GAIAK
EREMUA
Euskal Herria »
DOKUMENTAZIOA
Egileak:

Prentsa Oharrak

Euskal Herriko bost etxebizitzatatik bat (%19,1) hutsik dago / 2005-07-06

Zentsuetako datuen arabera, Euskal Herrian 245.422 etxebizitza daude hutsik; bost etxebizitzatatik bat (%19,1). Egiaz, datu horrek adierazten du Euskal Herriko etxebizitzen %80,9 etxebizitza nagusi gisa erabiltzen direla; alegia, eguneroko bizitoki gisa; gainerako %19,1ekin gauza bat baino gehiago gerta daiteke: bigarren etxebizitza moduan erabiltzen dituzte; denboraldi turistikoan alokatzeko; espekulaziorako; bizitzeko ez beste edozertarako; edo, besterik gabe, hutsik daude...>>>


Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira / 2005-06-22

Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>


Egun, euskal herritar okupatu gehienak (%61,6) zerbitzuetan ari dira lanean / 2005-06-15

Zerbitzuen sektorea da egun euskal herritar gehien enplegatzen dituen sektorea, 2001eko datuen arabera. Bost euskal langiletatik hiru (%61,6) ari dira zerbitzuetan. Portzentaje hori, handia izan arren, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa da. Beste 2 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Greziak (%60,5) eta Portugalek (%52,6). Lapurdin, lau okupatutatik hiru baino gehiago (%76,7) zerbitzuetan ari dira; Zuberoan, erdiak baino gutxiago (%48,9)...>>>


Industria euskal ekonomian funtsezko sektorea da oraindik ere, okupatuen %35,4rekin, birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen arren / 2005-06-08

2001eko datuen arabera, Euskal Herriko okupatuen %35,4 ari dira industrian lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik handiena. Industria, beraz, oraindik ere funtsezko sektorea da euskal ekonomian, nahiz eta birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen. Industriak jende gehien Gipuzkoan (%39,8) eta Araban (%39,0) enplegatzen du, eta gutxien, berriz, Lapurdin (%20,9)...>>>


Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera / 2005-06-01

Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, okupatuen %3,0 baino ez dira ari nekazaritzan lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa. Beste 5 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Suediak (2,9), Alemaniak (2,6), Luxenburgok (2,2), Belgikak (1,9) eta Erresuma Batuak (1,5). Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira Euskal Herriko herrialde ‘nekazarienak’. Nekazaritzak pisu gutxien, berriz, Bizkaian du (okupatuen %1,7 besterik ez)... >>>


ORRIAK: [0] · [5] · [10]

Lan merkatua
Industria eta eraikuntza
Demografia
Laborantza
Aztiker & KAM Telekomunikazio Aholkularitza