Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin etxebizitza nagusien %22-%40 alokatzen dituzte, eta gainerakoetan, %7-%8 / 2005-07-20
Lapurdi da etxebizitza gehien alokatuta dituen herrialdea: 1999an, %39,9ko portzentajea zuen. Gehien hurbiltzen zaizkionak Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira, %23,5 eta %22,3ko portzentajea baitute hurrenez hurren. Gainontzeko herrialdeak urrun daude horietatik: Gipuzkoak %8,1eko portzentajea zeukan 2001. urtean, Nafarroa Garaiak %7,7koa, Bizkaiak %6,9koa eta Arabak %6,7koa...>>>
Euskal Herrian bederatzi etxebizitza nagusitatik bakarra dago alokairuan, eta %85,3 jabetza eredukoak dira / 2005-07-13
2001eko datuen arabera, Euskal Herrian jabetzaren eredua da nagusi etxebizitza eskuratzeko orduan. Hamar etxebizitzatatik zortzitan baino gehiagotan (%85,3) jabeak bizi dira, eta hamarretik bakarra baino ez dago alokairuan (%10,6); gainerakoak utzitakoak dira edo bestelako eredu batekoak...>>>
Euskal Herriko bost etxebizitzatatik bat (%19,1) hutsik dago / 2005-07-06
Zentsuetako datuen arabera, Euskal Herrian 245.422 etxebizitza daude hutsik; bost etxebizitzatatik bat (%19,1). Egiaz, datu horrek adierazten du Euskal Herriko etxebizitzen %80,9 etxebizitza nagusi gisa erabiltzen direla; alegia, eguneroko bizitoki gisa; gainerako %19,1ekin gauza bat baino gehiago gerta daiteke: bigarren etxebizitza moduan erabiltzen dituzte; denboraldi turistikoan alokatzeko; espekulaziorako; bizitzeko ez beste edozertarako; edo, besterik gabe, hutsik daude...>>>
Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira / 2005-06-22
Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>